Another Europe is possible

Juaristik Europako Batzordeari gomazko piloten eta antzeko armen gaineko kontrola areagotzea exijitu

05/10/2016

Heriotza zigorrerako, torturarako edota beste zigor batzuetarako erabiltzen diren hainbat ondasunen merkataritzari eta kontrolari buruzko eztabaida izan da gaur goizean Europako Parlamentuko osoko bilkuran. Bertan, Josu Juaristi EH Bilduko europar diputatuak Schaake txostenak planteatutako hobekuntzak eta bertan jasotako Amnistia Internazionalaren edota OMEGA fundazioaren ekarpenak txalotu ditu, baina dauden hutsuneak ere nabarmendu ditu. "Esate baterako –adierazi du Juaristik Strasbourgeko plenoan-, txostenak ez du aurreikusten hainbat arma eta jaurtigaien gaineko kontrolik edo debekurik, gomazko pilotena kasu”.

Horren haritik, "gomazko piloten debekuari heltzeko eskumen gabezia ez dezala argudiotzat hartu" eskatu dio EH Bilduko europar diputatuak Europako Batzordeari. Honekin batera, eztabaidagai izan diren gainontzeko armen eta jaurtigaien erabileran estatu kide bakoitzak nahi duena egiten duela salatu du Juaristik, bakoitzak nahi dituen bezala aplikatzen dituela arauak (Zerrenda Amankomun Militarra eta Erabilera Bikoitzeko Zerrenda batez ere): "Horrek berme eta segurtasun gabeziak areagotzen ditu", adierazi du Josu Juaristik. "Bada garaia - gaineratu du- legedian dauden hutsune horiek bete eta neurriak hartzeko 2012an Ertzaintzak jaurtiriko gomazko pilota batek hil zuen Iñigo Cabacasen antzeko kasurik berriro ere gerta ez dadin. Eta bada garaia Europar Batasuneko mugetatik kanpo errespetarazi nahi duguna etxe barruan bertan ere betearazteko”.

Contact Form

×