Another Europe is possible

EH Bilduk EB kritikatu du errefuxiatuek bizi duten larrialdi humanitarioan(...)

06/10/2015

EH Bilduk EB kritikatu du errefuxiatuek bizi duten larrialdi humanitarioan 
 
askatasun zibilen eta giza eskubideen gainetik segurtasunkrazia lehenesteagatik 
 
"Europako Batasuneko estatu kide batzuk eskuin muturraren beldurraren diskurtsoa bereganatu dute eta 
 
horrek krisi politiko eta sozial larri bat sor dezake Europan". Irmoki hitz egin du eguerdi honetan Josu Juaristik, 
 
EH Bilduko europar diputatuak, errefuxiatuen egoera humanitarioaren eta irailaren 23aren Kontseilu 
 
Europarraren ondorioen gaineko eztabaidan.
 
Donald Tusk-en, Kontseilu Europarraren lehendakariaren, hitzen gainean, Juaristik azpimarratu du "aspalditik 
 
prestatzen ari ziren biktimismo kalkulatua" baten aurrean gaudela, helburu jakin batekin: kanpoko mugen 
 
itxiera (neurri horrekin Schengengo akordioa salbatuko dutela sinestarazi nahi digutela saldu) eta  
 
segurtasunaren lehentasuna, argiagoa eta larriagoa dena, harrera eta giza eskubideen gainetik".
 
EH Bilduko Europako Diputatuak gogoratu ditu Kanpo Politikarako Goi Ordezkaria den Federica Mogherinik 
 
berriki esandako hitzak; hain zuzen ere, errefuxiatuek Europako populazioaren %0,1 osatzen dutela 
 
gogorarazi eta eskuin muturreko alderdien helburuak arbuiatu zituen, talde horien nahia baita krisia 
 
errefuxiatu-uholde gisara aurkeztu eta "160.000 lagun jasotzea sekulako balentria balitz bezala sinestaraztea". 
 
Hitzartearen ondoren Juaristik gehitu du Europako Batasunak gaitasun osoa duela tamaina honetako krisi bat 
 
erraz kudeatzeko, 500 milioi herritarrek osatutako potentzia eta Afrika eta Ekialde Hurbileko hainbat herrialde 
 
baino aberatsagoa den lurraldea dela kontuan izanda. "Arazoaren muina borondate politikoan datza, eta 
 
elkartasuna bezalako hitz hutsek ez dute zer ikusirik errealitatearekin, horma eta harresiz josia dagoena".
 
Euskal diputatuak irmoki salatu du Europako estatu gehienek beraien erantzukizunei muzin egiten dietela. 
 
Bere iritziz "Tuskek gaur atea ireki die bihar Merkelek eta Hollandek iragar dezaten kanpo mugen kontrolak 
 
zorroztuko dituztela, barne mugak zabalik mantentzeko aukera bakar gisara aurkeztuz".
 
"Gorrotoaren aldeko iritzi korrontea sortzea, "bestea" "ezberdina" dena arbuiatuz eta segurtasunkrazia 
 
lehenetsiz, askatasun zibilen eta giza eskubideen aurkako eraso nabarmenak direla" berretsi du Josu Juaritik. 
 
Hitzartearen bideoa:
 
https://www.youtube.com/watch?v=1ONS2SBzPNM
 
 
 
 
EH Bildu critica a la UE por imponer la primacía de la securocracia frente a las libertades civiles y los  derechos humanos ante la grave situación humanitaria de los refugiados
 
"Algunos estados miembros de la Unión Europea están comprando el discurso del miedo a la extrema 
 
derecha y eso puede crear una crisis política y social de gravísimas consecuencias en Europa". Así de 
 
contundente hablaba este mediodía el diputado europeo de EH Bildu, Josu Juaristi, en el debate sobre la 
 
situación humanitaria de los refugiados y sobre las conclusiones del Consejo Europeo informal del 23 de 
 
setiembre.   
 
Sobre las palabras del presidente del Consejo Europeo, Donald Tusk, Juaristi ha señalado que le queda la 
 
sensación "de haber asistido a un ejercicio calculado de victimismo para justificar lo que están preparando 
 
desde hace tiempo: el cierre de las fronteras exteriores (vendiéndonos, además, que de este modo salvan 
 
Schengen) y la primacía cada vez más evidente y grave de la seguridad sobre la acogida y los derechos 
 
humanos".
 
El diputado europeo de EH Bildu ha recordado las recientes palabras de la Alta Representante para la Política 
 
Exterior de la Unión, Federica Mogherini, cuando recordaba que estamos hablando del 0,1% de la población 
 
europea, para criticar el intento de la derecha de presentar la crisis como una llegada masiva de migrantes y 
 
refugiados y "pretender hacer creer a la ciudadanía europea que son unos campeones por acoger a 160.000 
 
personas". Tras su intervención, Juaristi ha agregado que la Unión Europea, con 500 millones de habitantes y 
 
una potencia económica inimaginable para muchos países de África y de Oriente Medio, es capaz de 
 
gestionar con facilidad esta situación. "El problema es que no hay voluntad política, solo palabras huecas que 
 
hablan de solidaridad cuando la realidad nos habla de vallas y muros".
 
El diputado vasco ha sido tajante a la hora de denunciar que la mayoría de estados miembros de la UE están 
 
eludiendo su responsabilidad. En su opinión, "Tusk ha preparado hoy el terreno para que Merkel y Hollande 
 
anuncien mañana un reforzamiento del control de las fronteras exteriores con el argumento de que solo así 
 
pueden mantener abiertas las fronteras interiores".
 
"Crear el caldo de cultivo del miedo, del odio al "otro", al "diferente", imponer la primacía de la securocracia, 
 
siempre termina por socavar las libertades civiles y los derechos humanos", ha afirmado Josu Juaristi. 
 
Video de la intervención:
 
https://www.youtube.com/watch?v=1ONS2SBzPNM

Contact Form

×